Project Description

ZUR eta LUR – Etxebizitza berritzea Bortzirietan

REFORMA DE VIVIENDA

2021. Bortziriak, Nafarroa

Proiektua eta Obra Zuzendaritza: ZÜR studio

Gremioen koordinazioa eta gestioa: ZÜR studio

Egoera: Obran

Azalera: 71 m²

Irudiak: ZÜR studio

Etxebizitzaren zaharberritzean bertako habe eta zutabeak balioan jartzea proposatu dugu, zurezko pieza berriekin osatuz banaketa garden multifuntzionala sortuz. Egur zahar eta berriaren konbinazioa proiektuaren gakoa da, euren arteko erlazioa linea garbi sinpleen bidez ematen delarik.

Zurezko banaketak espazioa diafano mantenduko du eraberritze proiektu honetan, baina aldi berean pribazidade piska bat emango dio sukaldeari. Egongelako mahaia sukaldeko irlaren ondoan egongo da kokatuta egunerokotasunean. Gure bezeroak bazkariren bat duenean ordea, mahaia mugitu besterik ez du izango 6 lagun ederki kabitzeko.

Etxebizitza berritzean zurezko tabike eta trasdosatuak egiteko erabakia hartu dugu, zura gaur egun daukagun eraikuntza material jasangarriena delako. Zurezko entramatu sistema hau erabiltzea tamalez ez da ohikoena, baina bezeroaren konfiantza eta lekuko arotzen profesionaltasunari esker, berritzea aurrera doa.

PROIEKTU GEHIAGO // MÁS PROYETOS