Project Description

IRLA ETXEA

ETXEBIZITZA BERRITZEA // REFORMA DE VIVIENDA

2020. Billabona, Gipuzkoa

Proiektua eta Obra Zuzendaritza: ZÜR studio

Gremioen koordinazioa eta gestioa: ZÜR studio

Egoera: Amaitua

Azalera: 70 m²

Argazkiak: Arri Studio

IRLA ETXEA

Berritze honetako bezeroak etxebizitza argitsu eta atsegina lortu nahi izan zuen. Horretarako sukalde originaleko hormak eraitsi eta espazio zabal ireki bat lortu genuen. Bezeroaren ilusio handienetakoa bere etxebizitza berriko sukaldean irla handi bat edukitzea izan da eta honen inguruan konfiguratu dira egongeka eta jangela.

Etxebizitza berritze honetan egindako interbentzio berezienetako bat, zutabeetako hormigoia bistan uztea izan da. Hormigoiaren lakatzak oso ondo funtzionatze du zur laminatuzko zoruen leuntasunarekin. Logelen kasuan obra oso gutxi egin behar izan da: lur berria jarri, paretak pintatu eta arotzeria originalak zuriz lakatu direlarik soilik.Armairuen ateak bere hortan utzi ditugu, egoera onean egoteaz gain, ispilu koloreztatuek gela goxatzen baitute.

PROIEKTU GEHIAGO // MÁS PROYETOS