Project Description
HIRUREHUN URTEKO ERAIKIN BATEAN ETXEBIZITZA ERABERRITZEA
REFORMA DE VIVIENDA EN UN EDIFICIO DE TRESCIENTOS AÑOS
2020. Alegia, Gipuzkoa
Proiektua eta Obra Zuzendaritza: ZÜR studio
Gremioen koordinazioa eta gestioa: ZÜR studio
Egoera: Amaitua
Azalera: 68 m²
Argazkiak: Dave Blanco
HIRUREHUN
300 urteko Alegiko alde zaharreko eraikin bateko etxebizitzaren berritzea amaitu dugu eta oso pozik gaude!
Banaketan bezeroak behar zituen espazioak definitu ziren: “zinema-gela” isolatu bat eta sukalde-jantoki-egonleku zabal eta ireki bat. Lagunarteko afari eta topaketetarako espazio malgu bat behar zuen bezeroak eta hori bera lortu du.
Berritze honen logela, bezeroaren deskantsurako santutegia izatea bilatu dugu. Erlaxatzera gonbidatzen duen espazioa lortzeko material naturalak, kolore apalak eta maila desberdineko argiztapena erabili dira. Honez gain, hain begi-bistakoak ez diren aspektuek, logelako elementuen orientazioak adibidez, espazio lasai eta erosoa sortu dute.
Hirurehun urteko egurrezko etxebizitzaren egitura birgaitu behar izan genuen. Horretarako prozesu hau jarraitu genuen:
1. Egurraren egoera analizatzen genuen, egituran eragina izan dezaketen kalteak lokalizatzeko.
2. Egurraren patologiak aztertzen genituen: xilofagoen erasoak, onddoak…
3. Egiturak jasan behar dituen kargen arabera kalkuloak egin genituen, sekzioek betetzen zuten edo ez ikusteko.
4. Beharrezko puntuetan egitura erreforzatu genuen.
5. Behin egurra tratatuta zegoela, bezeroaren gustuko azken akabera eman genion zurari.