Project Description

GOXO – BARNE DISEINU PROIEKTUA

PROYECTO DE DISEÑO DE INTERIORES

2021. Tolosa, Gipuzkoa

Proiektua: ZÜR studio

Egoera: Bukatuta

Azalera: 82 m²

Irudiak: ZÜR studio

GOXO

Berritu berri zegoen etxebizitza eder honetan barne-diseinu proposamen bat egiteko eskatu ziguten.

Barne diseinu proiektu bat eskatzen digutenean, hasteko bezeroarekin biltzen gara bere gustoei buruz hitz egiteko eta bere bizimodua ezagutzeko. Bezeroaren beharren eta gustuen arabera, etxebizitzako espazio bakoitzaren “Moodboard” bat egiten dugu, altzari, kolore eta kontzeptuen collage bat alegia.

Barne diseinu proiektuari “GOXO” izena jarri genion, bezeroaren helburua egongela atsegina eta erosoa lortzea izan baitzen.

Barne diseinuko proiektu honetan, bezeroak sarrera-gune, pasilu, jangela eta egongela eraldatu nahi izan zituen.

Egongelaren barne diseinurako, gaur egungoari buelta ematea proposatu genuen. Egongeletan garrantzisua da besaulkietatik dauden ikuspegiak espazioko hoberenak izatea eta telebista ez izatea egongelako puntu fokal bakarra.

JANGELA gunean, zoladura aldaketa soluzionatzen duen neurrira egindako banku bat eta inguruko zirkulazioa errazten duen mahai eder bat proposatu genituen. Erregulatu daiteken lamparari esker malgutasuna lortzen dugu, mahaia komeni zaigun lekuan jartzeko aukera emanez. Gure bizitzei moldatzen diren altzariak behar ditugu!

SARRERA GUNEAN Ate asko zituen pasilu zabal honek jokua emateko, ateen jamba eta pareten zokaloak aprobetxatu ditugu. Hutsuneen erritmo bera jarraituz, pareta panelatu bat proposatu dugu, ateak ideian integratuz.

Guztia turquesa ilun batekin pintatuz, sarrera/sukalde eta egongelak jarraitasun bat lortzen du eta koloreak kontrastea ematen dio etxebizitzari, sabaiek ere altuagoak ematen dutelarik.

ETXEBIZITZAKO HASIERAKO ARGAZKIAK

PROIEKTU GEHIAGO // MÁS PROYETOS