Project Description

ETXEBIZITZA SEGREGAZIOA TOLOSAN

SEGREGACIÓN DE VIVIENDA EN TOLOSA

2020. Tolosa, Gipuzkoa

Proiektua eta Obra Zuzendaritza: ZÜR studio

Eraikitzaileak: Uzturre Egiturak

Proiektuaren azalera: 125 m²

Egoera: Amaitua

Tolosako alde zaharreko segregazio-proiektu baterako egindako irudiak.

Barne diseinuaren bitartez, proiektuan sortzen diren bi etxebizitza berriei izaera desberdina ematea lortu genuen, nahiz eta bien azalerak antzekoak izan.

1/ ERREMENTARI ETXEA

Errementari etxebizitzaren barne diseinurako, espazioak ematen duen luxua bilatu genuen. Nahiz eta metro karratu gutxiko etxebizitza izan, banaketa jarraiak eta sabaien altuerak aberastasun espaziala lortu du.

Logelaren diseinurako material naturalak aukeratu genituen, lasaitasuna transmititzen baitigute. Soiltasunaren alde apustu egin genuen armoniaren bila.

2/ KORREO ETXEA

Tolosako alde zaharreko segregazioko beste etxebizitzaren irudiak.

Etxebizitza honen diseinurako goxotasuna eta erosotasuna bilatu genuen. Horretarako tonu eta material beroak hautatu genituen sukalde eta egongelan.

Logela nagusian estilo nordikoan inspiratu ginen diseinurako, zura eta linea garbiak erabiliz, espazio atsegina sortzeko.

PROIEKTU GEHIAGO // MÁS PROYETOS