Project Description
BI – Txakur bat eta bere jabearentzako etxebizitza minimo baten berritzea
Reforma de vivienda mínima para un perro grande y su dueña
2021. Tolosa, Gipuzkoa
Proiektua eta Obra Zuzendaritza: ZÜR studio
Gremioen koordinazioa eta gestioa: ZÜR studio
Egoera: Amaitua
Azalera: 35m²
Argazkiak: Jorge Allende
Zer egin bi metroko sakonera eta hamabost metroko luzera duen etxebizitza batekin? Erantzuna milimetroan diseinatzea izan zen, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Proiektua etxebizitzaren bi erabiltzaileen neurrira egin zen: txakur handi bat eta bere jabea. Etxebizitza-minimo proiektu hau, eraikinaren ezaugarriei ahalik eta etekin handiena ateratzeko printzipioan oinarritu zen, 70 zentimetroko lodierako harrizko karga-hormak argitara ateraz eta ahalik eta altuera handiena utziz.
BI : Bi metro zabal eta bi erabiltzaile
Leihoak atzeratu egin ziren barruko espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko, eta etxebizitzaren 35 m2-tan posible izan zen luxuzko bainugela bat eta sukalde guztiz funtzionala jartzea. Espazioak handiagoa ematea lortu zen bai aukeratutako argiztapenari eta koloreen tonuei esker, tonu zuriak testura ezberdinetan: harriaren gaineko pintura zuria, igeltsu gaineko pintura zuria eta testura mate eta distiratsuko azulejo zuriak…
Etxebizitza teilatupeko solairu batean zegoela aprobetxatuz, Pellet bidezko berogailu sistema jarri zen, neguan, suaren sugarrak etxebizitza goxatzeko.
LOGELA
Jabeak logela gainerako etxebizitzatik fisikoki banatuta egotea eskatu zuen, bere pisukide iletsua bertan sartzea ekiditeko. Irtenbidea, argia pasatzen utzi eta espazio osoaren ikuspegia eteten ez duen burdin eta beirazko manpara bat instalatzea izan zen. Beirazko banaketa, apalategi sinple batekin konbinatu zen, egongelarantz liburutegi funtzioa egiten duena, eta logelarantz gau-mahaitxo bezala funtzionatzen duena.
SUKALDEA
Bezeroarekin, arotzarekin eta errementariarekin lan egin zen, milimetrora pentsatutako sukalde funtzionala sortzeko. Etxearen estutasuna zela eta, sukaldean zurezko apalak jartzea erabaki zen, logelaren banaketaren ildoa jarraitzen zuen metalezko egitura baten gainean. Egitura honek, era berean, sukaldeko egongelako espazioa bisualki banatzen du eta sukalde sendoari arintasuna ematen dio.
BAINUGELA
35 m2-ko etxebizitza bakarrik izan arren, etxeko jabeak bainuontzia, dutxa zabala eta mahai-espazio handiko konketa bat edukitzea eskatu zuen. Emaitza, ametsetako bainugela bat izan zen, kolore neutro eta testura naturalekoa.
OBRA PROZESUA