Project Description
AZPIROZ FARMAZIAREN BERRITZEA
REFORMA DE LOCAL PARA LA FARMACIA AZPIROZ
2020. Tolosa, Gipuzkoa
Proiektua eta Obra Zuzendaritza: ZÜR studio
Gremioen koordinazio eta gestioa: ZÜR studio
Sustatzailea: Azpiroz Farmazia
Egoera: Amaitua
Proiektuaren azalera: 107 m²
PROIEKTUAREN AZALPENA
Tolosako Azpiroz Farmazia lekuz aldatu zenean, lehen garaje izandako lokal industrial batera egitea erabaki zuen. Lokalaren ezaugarriak aprobetxatuz, altuera mantendu genuen eta egitura, bai erreforzatutako hormigoizko zutabea eta bai harrizko horma, azaleratu genituen.
Farmaziaren banaketari dagokionez, neurrira egindako gondola sistema diseinatu genuen. Altzariekin jolasten, farmaziaren konfigurazioa guztiz alda daiteke. Komertzio baten beharrak aldatzen doaz denboran zehar eta horri aurre egin ahal izateko, zurezko bloke multifuntzionalak eta apalategi metaliko mugikorrak sortu genituen.
Farmaziaren perimetroan neurrira diseinatutako apalategiak jarri genituen, erakutsi beharrekoaren arabera aldatu ahal izatea bilatuz:Baldak alde batetik: produktuak neurtuz beharrezko tamaina eman zitzaien.
Panel zulatuak beste aldetik: panel zulatuetan gantxoak lotu daitezke, zintzilik doazen produktuentzat.
Paretean doazen apalategietan: baldak panel perforatu bilakatzeko aukera dago torlojuz helduta doan barra askatuz.
Malgutasuna lortu da altzari guztiak xehetasuneraino landu direlako.