Project Description

ANOETAKO PLAZAREN OZTOPO ARKITEKTONIKOEN EZABATZEA

ELIMINACIÓN DE BARRERAS ARQUITECTÓNICAS EN LA PLAZA DE ANOETA

2021. Anoeta, Gipuzkoa

Proiektua eta Obra Zuzendaritza: ZÜR studio

Arkitekto teknikoa: Eneko Iturbe

Eraikitzaileak: Construcciones Echaide

Sustatzailea: Anoetako Udala

Proiektuaren azalera: 1035,15 m²

Egoera: Obra prozesuan

ANOETAKO PLAZAREN BERRITZEA

Herriko plaza, Anoetako plazarik garrantzitsuena da. Herriaren erdigunean dago eta herriko ekipamendu eta eguneroko bizitzarako komertzioak bertan aurkitzen direnez, bizitza eta erabiltzaile-aniztasuna duen espazioa da. Gure proiektua, herriko plaza eta kirol kantxaren tartean dago. Bertan oztopo arkitektonikoak zeuden 2,32m-ko kota desberdintasunak eskailera eta %17ko maldako arrapalaz soluzionatzen zirelarik, ibilbidea irisgarria izan gabe.

Gure proposamena plazaren azaleraren zati bat, 1,00m jeistearena izan da gaur egungo horma eraitsiz eta erdimailako plaza sortuz. Honela herriko plaza eta parkearen artean lotura bisuala eta fisikoa lortu da, ibilibidea irisgarri eginez Herriko Plaza, Komun Publiko eta parke eta frontoiaren artean.

Herriko Plazako morfologia jarraituz, kota desberdintasunak harmailen bidez konpontzen dira, harmailak plazako altzari garrantzitsuenak izanik. Bertan eserita dagoen orok ingurune guztia kontrolatu dezakelako. Harmailak gurutzatzen dituzten lau arrapalen bitartez bermatu da plazako irisgarritasuna.

PROIEKTU GEHIAGO // MÁS PROYETOS