Project Description

BULEGO BATEN ERABERRITZEA BI ETXEBIZITZA SORTZEKO

REFORMA DE OFICINA PARA CREAR DOS VIVIENDAS

2019. Tolosa, Gipuzkoa

Proiektua eta Obra Zuzendaritza: ZÜR studio

Gremioen koordinazioa eta gestioa: ZÜR studio

Egoera: Amaitua

Azalera: 145m²

BULEGO BATETIK BI ETXEBIZITZA

Bulego batzuen berritze osoa egin genuen, hauek bi ahizpentzako etxebizitza bihurtzeko. Bi etxebizitzek programa desberdinak dauzkate erabiltzaileen beharrak desberdinak direlako.

1. ETXEBIZITZA : 62m²

Egongela-jangela-sukaldea den espazio nagusia da protagonista berritze honetan. Zurezko arotzeriazko beira bikoitzeko leihoz inguratuta dago espazio jarrai hau eta hain zabala izanik, osos malgua da bertan bazkari jendetsuak egitea oso erraza delarik.

Leihate zabalek etxebizitzen banaketak konplikatzen dituzte baina argitasun naturala edukitzeak ez du preziorik. Material naturaletako altzari xaloekin banatu dira espazio desberdinak, etorkizunean aldaketak egin nahi badira, hauek erraz egin ahal izateko, etxebizitza bertakoen bizitzara moldatuz. Ez dago espazioa eta argitasuna baina luxu handiagorik!

2. ETXEBIZITZA: 75m²

Bigarren ahizparentzako etxebizitza honetan hiru logela, komun bat eta espazio amankomun baten programa sartu da.

Kasu honetan etxebizitzaren banaketa zurrunagoa da erabilera desberdinak mugatuago daudelarik. Sukaldea zabala eta argitsua denez, oso erosoa da bi edo pertsona gehiok bertan lan egiteko, etxeko lanak denon artean banatzeko.

Bezeroek aukeratutako gama kromatikoa egurra zoru eta altzarietan, zuria hormetan eta sukalde beltza izan ziren. Sukaldeak kontrastea ematen dio konjuntoari, gainontzeko etxebizitzaren atmosfera barea areagotuz.

PROIEKTU GEHIAGO // MÁS PROYETOS